TAILERRA

Tailerraren helburua, haurrak Gasteiz herrixkaren historiara hurbiltzea da, modu dibertigarri eta entretenigarri batean. Horretarako, hainbat joko, eskulan, antzerki, irteera eta ikus-entzunezko erabiliko ditugu. Gure abiaburua Erdi Aroko Gasteiz izango da. Denboran atzera egingo dugu, erromatar garaira edo historiaurrera bidaiatuz eta garaiko sinesmen-mitoak aztertuko ditugu.



LEHENENGO EGUNA.
Heraldika tailerra. Bakoitzak bere armarria egingo du, norberaren sinbolo edo ikur bereizgarriez osatua. Ondoren pista joko batek XV. mendeko Gasteizko egunerokotasunera gerturatuko gaitu.


BIGARREN EGUNA.
Gasteiz eta bere jatorriak. Gasteiz herrixkaren maketa eraikiko dugu, bere kale, harresi, eliza eta etxeekin batera. Zer dio Nova Victoriako foruak? 

HIRUGARREN EGUNA.
Erromanizazioa. Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarrera irteera egingo dugu. Hiri erromatarreko egun arrunt bat antzeztuz, hiriko harresiaren ondoan, erromatar bizitza ezagutuko dugu . 

LAUGARREN EGUNA.
Historiaurrea. Arkeologia Museora bisita. Gure urregintza propioa egingo dugu. Horretarako, historiaurreko lepoko, eraztun eta eskumuturretan oinarrituko gara. 

BOSGARREN EGUNA.
Historiaurreko sinesmenak. Txile Kalean berregindako trikuharrira irteera, bertan ehorzketa erritua antzeztuko dugu. Ondoren irudi mitologikoak koloreztatuko ditugu.