ENKLABE GARA

Enklabe KST ondare historiko, artistiko eta arkeologikoaren hedatze eta balio emate arloan lan egiten duen kooperatiba txiki bat da.

Arkeologian eta topografian tituludunak gara, Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldean profesionalki trebatuak. Izen handiko proiektuetan aritutakoak, adibidez, “Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedraleko zaharberritze plan gidatzailean”. Horregatik –gure jardueretako bat, Gasteizko historia ezagutarazteko tailerrak antolatzea den arren- garrantzitsua da azpimarratzea Enklabe KSTn denak ikerlariak garela; historia eta arkeologia ikerlariak, hain zuzen ere. Seguruenik, hori izango lizateke gure tailerrek duten balio erantsia  eta bereizgarria bestelako jardueren aurrean. Aipatzen ditugun datu guztiak ez ditugu liburuetatik hartu, guk geuk parte hartu dugun ikerketetan lortutakoak dira. Bertatik bertara egiaztatutakoak.